XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKEL ATALA

ESPIRITU SANTUA GUREKIN

- Egun on, Maixu.

- Jaungoikoak damaigula biori.

Zer dakarkidazu, Martin?.

- Ekarri ala? Jakingurea besterik ez, Maixu.

Sarritan, eta batez ere azkenengo egun oetan, adittu izan det Espiritu Santua gurekin daala.

Eta, egia esan, onixe nere buruan jira ta bira nabil goizetik gaubera.

Nolatan da Espiritu Santua gurekin, Maixu?.

@- Egia da, Martin, Espiritu Santua gure artean, gurekin daana, eta orretxegatik esker betikoak zor diozkagu Jaungoikoari.

Gurekin da, ta Berak ematen digu ondo oldoztea, pentsatzea, ondo itz egitea, ta gauza onak egittea.

Gogoan izango dezu, Martin, Jesukristo gure Jaunak agintzen digula deunak izatea.

Eta ez nolanai ere.

Deunak, gure Aita Zerutarra deuna dan bezela.

- Gogoan det, bai, Maixu.

Edo beiñikpein saritan ekartzen det gogora.

- Eta uste aldezu gauza samura daala guretzat, geurez, geure indarrez, deunak, santuak, izatea?.

@- Oso samurra ez du izan bear, ez.

@- Ez, Martin, ez.

Ez da oso samurra.

Ezta erdi samurra ere.

Obetogo esango genduke eziñekoa daala esango bagenduke.

Gure indarrak, aulak dira ortarako.

Gure indarrakin bakarrik ezin iritxi izango gera deuntasunera, santutasunera.

- Orregatik, noski, ez da arritzekoa, deuntasunerako bidean, kristau asko ta asko baztertuta gelditzea.

@- Benetako kristau bezela jokatuko baluteke, ez lirake bide ortan baztertuta geldituko.

Benetako kristauak balira, Espiritu Santuaren zaleak izango lirake, bada Aita, Semea ta Espiritu Santua bat dira, eta Kristoren zaleak, nai ta nai ez Aitaren eta Espiritu Santuaren zalea izan bear du.

- Orixe ondo esana, Maixu.

Bana, ez dakit aritik irtetzen ez ote degun.

- Ez det uste, Martin, aritik oso irtenda gabiltzanik.

Zuk jakin nai zenduana da, ea nola izan ditteken Espiritu Santua gurekin izatea.

Ni berriz asi nazaizut esaten kristau benetakoak izan nai badegu Espiritu Santuaren zaleak izan bear degula.

Utzi egidazu nere oldozpena, pentsamentua, biribiltzen, eta gero ikusiko degu zuk eskatzen didazuna.

Benetako kristauak izateko, bearrekoa degu Jaungoikoaren laguntasuna, ta laguntasun ori Espiritu Santuak eman bear digu.

Jesukristo ber-berak esan zien bere ikaslariei, erakandik alde egiteko zegoanean: Zuei min ematen dizute Nik zuekandik alde egitteak.

Baña zuei konbeni zazute Nik alde egittea, bada Nik alde egitten ezpadet, etzazute etorriko Espiritu Santua, eta Nik alde egitten badet, etorriko zazute.

Etorriko zazute, ta poztuko zaittuzte, bada Bera da poz-emaillea.

Arek aditzera emango dizkizute Nik esan dizkizutedan gauza guztiak.

Eta, Martin adiskidea, Kristo gure Jaunak alde egin zuan, bere Goiko Aitarengana igo zuan, Tabor menditik gora, eta andik amar egunetara jetxi zan Espiritu Santua ikaslariengana, suzko, mingain batzuen irudipean.

Ori guztia bazenekizun zuk.

Martin.

- Alaxen da, Maixu.